Gaurko saioaren helburu nagusia,
puxikak (globoak) erabilita
jolasak eta erronkak egitea.
Horretarako,
puxika batzuk baino
ez dituzu beharko.
Hasieran,
gorputza martxan jartzen hasiko gara,
ondoren puxikak erabiliko ditugu
ondoren puxikak erabiliko ditugu
eta amaieran erlaxatzeko
yoga pixka bat
proposatzen dizuet.
BEROKETA
PUXIKEKIN JOLASTEN
Ariketa gehiago egin nahi izanez gero (erronkak):
- Tokeak gorputz atal ezberdinekin (burua, hankak...)
- Puxika hanka artean duzula, ea etxea alde batetik bestera zeharkatzeko gai zaren.
- Puxikak lurra ukitu gabe, ea zenbat aldiz lurrean eseri eta zutitzeko gai zaren.
- Lurrean eserita zaudela, ea puxikari eskuekin zenbat toke emateko gai zaren.
- Lurrean eserita zaudela, ea puxikari hankekin zenbat toke emateko gai zaren.
- ...
LASAIALDIA